Urte bukaerako jaiak datozkigu, neguarekin batera, eta eurekin urte berriari ongi etorria emango diogu. Mehatxuz eta arriskuz beteriko urtea, baita esperantzaz, proiektuz eta dena aldatzeko aukeraz beterikoa ere.

Eguberriko jaiak gustuko izan edo ez, gastronomiarekin loturik doan garaia dela egia da, horregatik errezetategi hau oparitu nahi dizuegu, bost ohiko errezetekin. Goza itzazu!

Ez da edozein errezetategi, laster antzemango diozu. CETA-k zure bizitzan dauzkan zenbait efektu islatzen ditu. CETA zer den ba al dakizu? Europar Batasunak (aurrerantzean EB) Kanadarekin sinatutako akordio bat, zeinean gure eskubide eta subiranotasuna alde egiten duten, munduko korporazio handienei arazorik ez ematearren.

Errezetategi hau gustuko izatea espero dugu, eta errezetaren bat ere. Baita CETA eta TTIP-ren aurkako borrokekin bat egitea ere.

Ondo pasa jaietan!